Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritza (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) eta Zerbitzu Zuzendaritza (Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila) (aurrerantzean, Titularrak), helbide hau dutenak: Vitoria-Gasteiz (Araba), Donostia kalea 1, 01010; BDCCren Webgunearen titularrak dira, eta https://www.basquedcc.euskadi.eus (aurrerantzean, Webgunea) URLaren bidez eskura daiteke.
Webguneari buruzko edozein kontsulta, zalantza edo iradokizun egiteko, gurekin harremanetan jar zaitezke info@basquedcc.es helbide elektronikora idatziz edo Zuzenean: herritarrentzako arreta zerbitzuaren bidez.
Jarraian, Webgunean sartzeko baldintzak eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak eta funtzionalitateak azalduko dira, beste baldintza batzuk aplikatzearen edo aldatzearen kalterik gabe. Aldizka irakurtzea eta berrikustea gomendatzen da, aldaketak egon baitaitezke lege-testu horietan.
Erabilerarako baldintza orokorrak
01.Alderdien identifikazioa
Erabilera-baldintza orokor hauek, batetik, Titularrek sinatzen dituzte, eta, bestetik, zuk, Erabiltzaile, pertsona fisiko edo juridiko gisa, borondatez, askatasunez eta doan sartzen baita BDCCren Webgunean.
02.BDCCren Webgunearen xedea
BDCCren Webgunearen helburua, Basque District of Culture and Creativity (BDCC) delakoaren jarduera-ildoei buruzko informazioa ematea da. Haren helburua, euskal kultura- eta sormen-industriak (ICC) garatzeko politika publikoak eta pribatuak bultzatzea da, laguntza kualifikatua eskainiz horiek bultzatzeko asmoarekin; tresna erabilgarriak eskaintzen ditu; eta BDCC eta ICCen arteko komunikazio-bide bat errazten du, aholkularitza eta orientazioa xede izanik.
03.Erabiltzailearen betebeharrak
Erabiltzaile gisa, BDCCren Webgunean sartze eta nabigatze hutsaren bidez, honako hauek egin beharko dituzu:
- BDCCren Webgunea modu arduratsu, zuzen eta zilegian erabiltzea, betiere indarrean dagoen legeria, morala eta ohiturak errespetatuz, bai eta ordena publikoa ere.
- Baldintza hauek edo aplikagarriak diren beste guztiak aldizka berrikustea, eta gerta daitezkeen aldaketak egiaztatzea.
- Titularrek bidal diezazkizuketen komunikazioak berrikustea, informazio garrantzitsua izan baitezakete.
- Webgunearen itxura edo funtzioak simulatzera bideratutako ekintzak edo bitartekoak ez aldatzea edo inola ere aldatzen ez saiatzea.
- Zerbitzua (edo zerbitzuari loturiko sareak) ez kaltetzea, desgaitzea, gainkargatzea edo zailtzea, edo haren erabilera eta gozamena oztopatzea.
- Birus informatikoak, harrak, troiarrak edo Webgunearen funtzionaltasunak eteteko, suntsitzeko edo mugatzeko beste edozein kode maltzur sartzea dakarren ekintzarik ez egitea.
- Alderantzizko ingeniaritza-teknikarik ez erabiltzea eta/edo deszifratzea, deskonpilatzea edo tresnaren iturburu-kodea ezagutzeko beste edozein sistema erabiltzea.
- Nolanahi ere, Titularren edo hirugarrenen eskubideak edo interesak urra ditzakeen egintzarik ez egitea, adibidez, jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak (patenteak, markak, copyright eskubideak, sekretu komertzialak...).
04.Webgunearen erabilgarritasuna
Titularrak, BDCCren Webgunea hobetzen eta zabaltzen saiatzen dira, baita bertan eskaintzen diren zerbitzuak, funtzionalitateak eta edukiak ere. Hala eta guztiz ere, Webgunea une bakoitzean dagoen bezala agertuko da, eskuragarritasunaren, mugen eta beste inguruabar batzuen arabera.
05.Tresnen erabilera
- 5.1. BDCCren Webguneak hainbat berariazko tresna eskain ditzake Erabiltzaileek eskaintzen dituzten zerbitzuak eta funtzionalitateak erabil ditzaten. Baliteke, tresna jakin batzuek Erabiltzailearen erregistro bat gauzatu behar izatea galdatzea, Pribatutasun-Politikan aurreikusitakoaren arabera. Nolanahi ere, tresna horietan sartzeko, erabiltzeko edo erregistratzeko baldintza zehatz batzuk bete beharko dira, eta baldintza horiek Erabilera Baldintza Orokor hauetan jasotzen ez diren gai espezifiko guztietarako aplikatuko dira, dagokionaren arabera.
- 5.2. Aurrekoa gorabehera, eskainitako tresnak erabiltzerako orduan, Erabiltzaileak honako betebehar hauek betetzeko konpromisoa hartzen du:
- Erabilera Baldintza Orokor hauek ez betetzea, ez eta, hala badagokio, berariazko baldintzarik ere;
- Tresna horiek komertzialki ez ustiatzea titularren baimenik gabe, adibidez, hirugarrenei zerbitzuak emateko informazioa eta edukiak biltzeko;
- Tresnen (edo tresnekin loturiko sareen) erabilera ez kaltetzea, desgaitzea, gainkargatzea edo zailtzea, edo gainerako erabiltzaileek horiek normaltasunez erabiltzea eta gozatzea oztopatzea.
- 5.3. Titularrek tresnen erabilera behin-behinean mugatzeko edo eteteko eskubidea izango dute, edozein irregulartasun edo gorabehera antzemanez gero. Gainera, azalpen gisa, Titularrak ez dira honako hauen erantzule izango:
- Tresnek eskaintzen dituzten funtzionalitateek edo emaitzek Erabiltzailearentzat duten erabilera eta erabilgarritasuna; izan ere, inoiz ez dira Titularrak erantzuleak izango, Erabiltzaileak egindako hautaketa edo erabilerarengatik;
- Tresnak erabiltzearen edo ez erabiltzearen ondorioz sortutako kalteak, betiere haietan zehaztutako gomendioak bete ez badira;
- Tresnen funtzionamendua etetea, jarduketa baten ondorioz, edo erabiltzaileak ez jarduteagatik. Adibidez, nabigatzaile bateragarriak ez erabiltzeagatik, une bakoitzean emandako gomendioak edo jarraibideak ez betetzeagatik, etab.
- 5.4. Titularrek ez dute erantzukizunik izango hirugarrenek bere tresnen egokitasunari buruz egiten dituzten adierazpen eta bermeen gainean, tresna horiek "bere horretan" erakusten baitira, unean-unean eskura dituzten funtzio eta bertsioen arabera.
06.Erantzukizuna baztertzea
Titularrek, bere Webguneetako zerbitzuak eta funtzionalitateak beti eskuragarri egon daitezen lan egiten dute. Hala ere, haietara jotzen denean, une bakoitzean duten eskuragarritasunaren eta mugen arabera azalduko dira.
Titularrek, Webgunean barnebildutako sistemak eta edukiak babesteko etengabeko ahalegina egin arren, eta horretarako Interneten ohikoak diren segurtasun-estandarrak erabiltzen badituzte ere, ezin da erabateko bermerik eman gerta daitezkeen intrusioei edo informazio-galerei dagokienez. Era berean, ezin da bermatu Webgunean edo hirugarrenen webguneetan birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez egotea, Erabiltzailearen sistema informatikoan, softwarean nahiz hardwarean, alterazioak eragin baditzakete. Horregatik, erabiltzaileak onartzen eta ulertzen du BDCCren kontroletik ihes egin dezaketen egoerak daudela.
Webguneak, Titularrekin zerikusirik ez duten hirugarrenen orri edo webguneetarako estekak izan ditzake, baina horien gainean ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen, ez baititu bere funtzioak eta edukiak onartzen edo berrikusten. BDCCren Webgunean argitaratutako edozein estekatara sartzen den erabiltzaileak, bere arrisku eta menturapean egiten du, Titularrek horregatik inolako erantzukizunik beren gain hartu gabe.
Era berean, Titularrek ez dute inolako erantzukizunik izango Erabiltzaileek Webgunea gaizki erabiltzeagatik, ez eta baldintza hauen edo beste edozein baldintza aplikagarriren arabera hartutako betebeharrak edo konpromisoak ez betetzeagatik ere.
07.Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak
BDCCren Webgunearen gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide eta eduki guztiak, horien artean, programazioa, diseinua, aplikazioak, grafikoak, kodeak, testua edo irudiak, markak, izen komertzialak, zeinu bereizgarriak eta bertan dauden gainerako elementuak, esklusiboki, Titularrenak dira, BDCC marka barne, edo horiek ustiatzeko eskubide eta/edo baimena ere.
Aurrekoaren ondorio gisa, debekatuta dago erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko (eskura jartzea barne), eraldaketa edo beste edozein ustiapen-modu, iturriak aipatuta ere, salbu eta Titularren edo ukitutako eskubideen titulartasuna dutenen aldez aurreko, berariazko eta idatzizko baimena badago.
Arau-hausteren bat hautematen baduzu, jakinarazi, mesedez, goiburuan adierazitako helbide elektronikora.
08.Kalte-ordaina
Erabiltzaileak baldintza hauek edo aplikagarriak diren beste edozein baldintza betetzen ez badu, Titularrek egindakoak barne, Erabiltzaileak kalte, galera edo kostuak (abokatuen eta/edo prokuradoreen ordainsariak barne) ordaindu egin beharko ditu. Horrek barne hartzen du ez-betetze horien ondorioz sortutako hirugarrenen edozein erreklamazio.
09.Aldaketak
Baldintza hauek edozein unetan alda eta/edo egunera daitezke, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe. Egindako aldaketek, BDCCren Webgunean argitaratzen direnetik aurrera izango dute indarra, edozein dela ere horretarako erabilitako bidea eta modua.
Aldaketa, horren ondoren onartu duten Erabiltzaileei bakarrik eragingo die.
10.Bestelakoak
- Babesa eta interpretazioa
Agintari eskudunak xedapen horietakoren bat legez kanpokoa, baliogabea edo betearazi ezina dela adierazten badu, xedapen horren jatorrizko asmotik hurbilen dagoen moduan interpretatu beharko da. Nolanahi ere, klausula bati edo batzuei buruz egindako adierazpenak ez dio kalterik egingo gainerakoen baliozkotasunari.
Titularrek baldintza hauetakoren bat zorrotz bete behar ez izatea, ez da, inola ere, etorkizunean horiek eskatzeari uko egiten diotela ulertuko, eta, beraz, ezin izango da horrela interpretatu.
- Hizkuntza
Baldintza hauei aplika dakizkiekeen hizkuntzak gaztelania eta euskara dira. Beste hizkuntza batzuetan, ingelesean adibidez, bertsioak emanez gero, erabiltzailearentzako adeitasun eta erosotasun hutsagatik izango da.
- Legeria eta forua
Titularren eta Erabiltzailearen arteko harremanak Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen legediaren arabera arautuko dira.